Zaraobe Ezagutu

2024/2025 heziketa-zikloetan izena emateko eta matrikulatzeko epea zabalik

2024/2025 Lanbide Heziketa ikasle berrien izen ematea eta matrikulazio gida

1. Izen-ematea

1.1 Izen-emate datak (2024/2025)

Ohiko epea Zereginak
Maiatzaren 6tik maiatzaren 24ra Izen-ematea egitea

Ekainaren 21ra

Ekainaren 28ra arte Online edota Ikastetxe batean aurkezten bada

Dokumentazioa entregatzea

1.2 Informazio orokorra

Izen-ematea ezinbestekoa ohiko epean matrikulazioa egin ahal izateko. Matrikularen prozesua jarraitzeko IKASGUNEAn izena eman.

Bideratzeko hiru modu:

  • Ikastetxeko idazkaritzan aurrez aurre, online eta Zuzenean bezalako erakunde publiko ofizialetan.
  • Programak plaza bat esleitzea ziurtatu nahi izanez gero, zenbat eta aukera gehiago eskatu, are errazagoa izango da lortzea.
  • Aukera bakoitzean ikastetxe, ziklo, hizkuntza, eredu eta modalitatea adierazi behar da.. Parametro bakar bat aldatzeak, aukera berria suposatuko du.

Oharra: B+ (AB+D)n eskaintzen diren zikloetan plaza bat lortzeko aukera gehiago izan dezazun, gomendagarria da:

  • B eredua beti lehenik aukeratzea, eta, ondoren, gainerako ereduak.

1.3 Entregatu beharreko dokumentazioa

  • Espedientea, Notak.
  • NAN-aren fotokopia

2. Esleipena

2.1 Esleipen datak (2024/2025)

Ohiko epea Zereginak
Uztailak 5 Behin-behineko onartutakoen zerrenda (esleipen informatikoa).
Uztailak 10 Behin behineko zerrenda aurkako erreklamazio epea.
Uztailak 11 I FASEAN matrikulatu ahalko direnen behin-betiko zerrenden argitaratzea.
Uztailak 16 II FASEAN matrikulatu ahalko direnen behin-betiko zerrenden argitaratzea.
Uztailak 18 III FASEAN matrikulatu ahalko direnen behin-betiko zerrenden argitaratzea.

3. Matrikulazioa

3.1 Ohiko matrikulazio epea (2024/2025)

Ohiko epea Zereginak
Uztailak 11tik 15ra I FASEAN onartuen matrikulazioa
Uztailak 17 II FASEAN onartuen matrikulazioa
Uztailak 19tik - 22ra III FASEAN onartuen matrikulazioa

3.2 Ez ohiko matrikulazio epea (2024/2025)

Ez ohiko epea Zereginak
Uztaileko 23 eta 24 Ziklora apuntatzeko bete beharrekoak betetzen baditu eta plaza libreak geratzen badira izena eman zentruko idazkaritzan.
Irailaren 2tik Urriaren 18ra Dokumentazioa entregatzea

3.3 Informazio orokorra

Fase bakoitzerako esleipen bat egongo da, lehen aukeran onartuak izan direnak bakarrik, egin ahal izango dute matrikula ziklo horretan. Fase bakoitzean matrikulari uko egiten bazaio, plaza galduko da automatikoki.

3.4 Entregatu beharreko dokumentazioa

  • NAN-aren fotokopia eta ikasketen ziurtagiria, aurrematrikula zentruan egin ez bazenuen.
  • 2 Argazki (atzeko aldean izena jarri).
  • Ikastetxeko matrikula orria, zaraobeko web gunean eskuragarri.
  • Guztira 20€tako diru sarreraren agiria honako kontuan: KUTXABANK ES95 2095 0611 0110 9095 2895
    • Zenbatekoan, segurua, materiala eta eskolako ekintzak sartzen dira. (Ikasle errepikatzailea atal honetatik salbuetsita dago, baldin eta bi modulutan edo gutxiagotan matrikulatu behar bada).
  • Guztira 20€tako diru sarreraren agiria honako kontuan (AMPA Babioko bazkidetza) : Derrigorrezkoa ez izan arren ordainketa hau egitea gomendatzen dugu. Ekintza osagarriak Guraso elkarteko diru laguntza jasotzen dituzte eta bestela ikasleari kobratuko zaizkio. Familia bakoitzeko ordainketa bakarra da. Ordainketa egiterakoan ikaslearen izena agertu beharko da kontzeptuan. CAJA RURAL NAVARRA ES70 3008 0214 18 3245703826 

Guía de matrícula de FP 2024/2025 a repetidores y alumnado que promociona

1. Matriculación

1.1 Matrikulazio epea (2024/2025)

Ofizialki Zereginak
Ekainaren 3tik 28ra Matrikulazioa

1.2 Informazio orokorra

Baina, praktikan, aktak itxita daudenean, jakinaraziko zaizue matrikulatzera pasa zaitezten.

1.3 Entregatu beharreko dokumentazioa

  • NAN-aren fotokopia eta aurreko ikasketen ziurtagiria, aurrematrikula zentruan egin ez bazenuen.
  • Bigarren mailako familia ugarientzat: familia ugariaren agiriaren fotokopia.
  • Guztira 20€tako diru sarreraren agiria honako kontuan: KUTXABANK ES95 2095 0611 0110 9095 2895
    • Zenbatekoan, segurua, materiala eta eskolako ekintzak sartzen dira. (Ikasle errepikatzailea atal honetatik salbuetsita dago, baldin eta bi modulutan edo gutxiagotan matrikulatu behar bada).
  • Guztira 20€tako diru sarreraren agiria honako kontuan (AMPA Babioko bazkidetza) : Derrigorrezkoa ez izan arren ordainketa hau egitea gomendatzen dugu. Ekintza osagarriak Guraso elkarteko diru laguntza jasotzen dituzte eta bestela ikasleari kobratuko zaizkio. Familia bakoitzeko ordainketa bakarra da. Ordainketa egiterakoan ikaslearen izena agertu beharko da kontzeptuan. CAJA RURAL NAVARRA ES70 3008 0214 18 3245703826.

Hurrengo ikasturterako Heziketa Zikloetako informazioa deskargatu

Eskaintzen ditugun zikloei buruzko informazioa nahi duzu? Klik eginda, gure triptikoak deskarga ditzakezu hurrengo ikasturterako gure Heziketa Zikloetako informazioarekin.